martes, 15 de febrero de 2011

KILIKADA OINEZ 2011

Botanen erritmora, hamaika korrikaldi eta jauzi

                    
 Ferietako igande goizean Tafallak forma berezia erdietsi zuen Nafarroa osoko hogei bat herritatik etorritako ehun kilikiren ezusteko sartzearekin. Kilikiak kalejira koloretsu eta anitz batean ibili ziren hirian barna gaiten eta txistuen erritmoan, botanakadak banatzen, korrikaldiak eta jauziak eragiten eta ezustekoren bat edo beste ematen, txikienei batez ere.

Ekimen hau Garces de Los Fayos Ikastolak antolatu du Nafarroa Oinez 11 jaiaren harira. Jaiak gure ikastola eta Merindadea izanen ditu protagonistatzat, heldu den urriaren 16an. Ospakizun honen aurrekaria Tafallan ospatu zen Nafarroa Oinez 97 izan zen, hura kiliki biltzar bat egiten zen lehen aldia izan baitzen. Nafarroa Oinezeko Jardueren Batzordeak, ordukoak hain oroitzapen atsegina utzi zuela ikusita, esperientzia errepikatzea erabaki zuen. Hartan 75 kilikik parte hartu zuten; oraingoan, berriz, 90 kiliki dibertigarri eta bihurri aritu ziren lasterrean eta jostari, makina bat haurrekin eta guraso askorekin, ferietako goiz atsegin batean.

Ikastolako gaitari eta txistularien banden dianek Kirol Hirian ongi etorria egin zieten ondorengo herrietako konpartsei: Gares, Uharte-Arakil, Barañain, Iruñea, Irurtzun, Aurizberri, Puiu, Barasoain, Agoitz, Burlata, Cintruénigo, Atarrabia, Faltzes, Artaxoa, Miranda Arga, Txantrea, Azagra eta Tafalla. Ongietorri hamaiketakoaren ostean, Ikastolara joan ziren eta handik eguerdiko 12etan kalejirari hasiera eman zioten denek elkarrekin. Hiriko hainbat kaleetan ibili ondoren, Nafarroa enparantzan bukatu zen ospakizuna.

---------------------------------------------------------------------------------
A ritmo de botana, hamaika carreras y saltos.

La mañana del domingo de ferias, Tafalla adquirió una forma especial con la irrupción de un centenar de kilikis, llegados de una veintena de puntos de toda Navarra. Un colorido y variado desfile que a ritmo de gaita y txistu desfiló por las calles de la ciudad repartiendo botanazos, carreras, saltos y algún que otros susto, sobre todo entre los más pequeños.

La iniciativa estuvo organizada por la Ikastola Garcés de los Fayos con motivo de la celebración del Nafarroa Oinez 11 que el próximo 16 de octubre tiene a nuestra Ikastola y a nuestra Merindad como protagonistas. El acto tuvo un precedente en el anterior Nafarroa Oinez 97 celebrado en Tafalla que fue cuando por primera vez tuvo lugar una kilikada. La Comisión de Festejos del Nafarroa Oinez decidió recuperar la idea que tan grato recuerdo dejó y no dudó en repetir la experiencia. Si aquella vez acudieron a la cita 75 kilikis, esta vez fueron 90 divertidos y traviesos kilikis los que se encargaron de jugar y corretear con cientos de niños y niñas, y también muchos padres y madres, en una simpática mañana de ferias.

Las dianas de la banda de gaiteros y txistularis de la Ikastola dieron la bienvenida en la Ciudad Deportiva a las comparsas procedentes de Gares, Uharte-Arakil, Barañáin, Iruña, Irurtzun, Auzberri, Puiu, Barasoain, Agoitz, Burlada, Cintruénigo, Atarrabia, Faltzes, Artaxoa, Miranda de Arga, Txantrea, Azagra y Tafalla. Tras el almuerzo de bienvenida, se trasladaron a la Ikastola donde todos juntos iniciaron a las 12 del mediodía el desfile que tras recorrer diversas calles de la ciudad concluyó en la Plaza de Navarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario